Sartu edukira

Zer da EK?


Egiaztatze kodearen kokapena GAOko PDF dokumentuen orrietan

Deskribapena


EK edo Egiaztatze kodea , "Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean" argitaratutako edozein aldizkaritako dokumentu bat identifikatzen duen karaktere multzo bat da.

Kode hau inprimatuta dago argitaratutako dokumentu guztietako orri bakoitzean, eta jatorrizko dokumentu elektronikora sartzea errazten du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko web orrian.



Erabilpena eta Egiaztapena


EKri esker egiaztatu daiteke Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko paperean inprimatutako edozein dokumenturen egiazkotasuna, hau jatorrizko dokumentu elektronikoarekin alderatuz.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko jatorrizko dokumentu elektronikoen edozein paperezko kopia, 2014eko uztailaren 14tik aurrera, egiazko kopiatzat hartuko da honek EK badu.

EK alderatu eta egiaztatzeko GAOko sarrerako orrira joan behar da, Zerbitzu elektronikoak atalean. Atal honetan EK sartu eta elektronikoki sinatutako jatorrizko dokumentua eskuratu daiteke, zuzenean Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikotik.



Egiatatze kodea egiaztatzeko tresnaren kokapena
Hasierara igo