Sartu edukira

Irisgarritasuna

GAOko webgunearen irisgarritasun politika BOG

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren webguneak irisgarritasunaren aldeko konpromiso garbia du eta bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristea nahi du. Horretarako W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu eta WCAG 1.0 Irisgarritasun Jarraibideak betetzen ditu.

Adostasun logoak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren webguneak ondorengo alderdiok betetzen ditu:

W3C WCAG 2.0 ren "AA" mailarekiko adostasuna
Web 2.0 edukirako Irisgarritasun Jarraibideak A bikoitza mailarekin betetzen dituela adierazten du. Estekak irisgarritasun mailen eta ikonoen erabileraren azalpenera eramaten du.
Adostasun ikonoa, W3C-WAI lantaldeak Web 2.0 edukirako emandako Irisgarritasun Jarraibideen A-Bikoitza mailarekin
XHTML 1.0
Trantsizioko 1.0 bertsioko XHTML lengoaia zuzen erabili dela eta sintaxiak lengoaia horren gramatika betetzen duela adierazten du. Estekak W3Cren balidatzailera eramaten du.
XHTML 1.0 baliozkoa!
CSS-2
Erabilitako estilo orrien sintaxia zuzena dela adierazten du. Estekak W3Cren kaskada erako estilo orrien balidatzailera eramaten du.
CSS baliozkoa!

Laguntza teknikoa

Letra tamaina aldakorra:
webgunearen orriak diseinatzean unitate erlatiboak erabili dira, esaterako, testuen neurrian. Orriak ondo ikusten dira edozein bereizmenetan eta erabiltzaileak testuaren neurria aldatu ahal izango du aukera hori izanez gero.
Webgunearen mapa:
erabiltzaileak webguneko orrien aurkibidea topatu ahal izango du webgunearen mapa erabiliz.
Nabigazio ibilbidea:
erabiltzaileak beti jakingo du zein atal/azpiataletan dagoen orriaren goiko aldean aurkituko duen nabigazio ibilbideari esker.
Nabigazioa tabuladore tekla erabiliz:
webguneko eduki guztia teklatuko TAB eta ENTER teklak erabiliz eskura daiteke.
Laster teklak:
laster teklen bidez nabigazioa nahiz edukietarako sarbidea errazten dira. Tekla horiek erabili ahal izateko, eta bakoitzak daukagun sistema eragilearen arabera, ondorengo tekla konbinaketak erabili beharko ditugu:
Hona hemen webgune honetarako laster teklak:
Laster teklak:
0: Orri nagusia
1: Sartu edukira
2: Webgunearen mapa
3: Irisgarritasuna
Sartu edukira:
testu soileko edo ahotseko (pantaila irakurleak) nabigatzaileak erabiltzen dituzten erabiltzaileak zuzenean orri bakoitzeko edukira sartu ahal izango dira webgune honen orri bakoitzaren hasieran jarri diren "sartu edukira" esteken bidez edo 1 laster tekla erabiliz.
Estandarren erabilera:
Webgune honek ondorengo estandarrak inplementatzen ditu: trantsizioko XHTML 1.0 web orrien koderako eta CSS-2 edukia eta aurkezpena bereizteko.
Joan edukiaren hasierara